Nire Ikasletxuen Istorioak

Gaur sekzio berri bat hasiko dugu, ikasle ohien esperientziak partekatzeko pentsatua. Patxadaz hasteko atal hau, ikasle ohi bateri eskatu diogu lehenengo posta idazteko. Zuk ere zure bizipenak argitaratu nahi baldin badituzu, bidaliguzu (argazkiarekin ahal bada) eta guk publikatuko eta itzuliko dizugu.

Aupa Danori! Gotzonek hortik harrapatu nau eta bere ikasleen lehenengo Post-a idazteko engainatu nau, klaro, hainbeste Pitxirrintxu entzunda nork ezetz esan horri! Hortaz badoa… Ia ez didazuen zentzura handiegirik egite e! Gogoratzen dut karneta atera eta hilabetera edo, nire aitaren kotxean bi lagunekin Igorreko festetara joan nintzela. Egia da oraindik enbragea ondo menperatzen ez nuela eta apur bat akojonatua nihoala errepidetik… Oroitzen naiz kotxeko martxekin aturuilatuta nengoela eta Usansolorantza joan beharrean, Erletxeserantz aabiatu ginela… Zornotzara heltzera geundela konturatu ginen Igorreko bidea ez zela hortik… Bueno, gauza da azkenean Igorrera heltzea lortu genuela eta berton egon ginen, txosnetan, lagunak zurito bat hemendik, kalimotxo bat hortik.., bian Gotzone, ni formal formal e! Goizaldeko hirurak izango ziren azkenean erdi mozkorturik zeuden zoro hauek kotxean sartzea lortu nituenean. Bagindoazen kotxean, nire lagunak Gatibu topera abesten eta ni barregura edo atake epileptiko baten artean dudatan. Hala gindoazen non aurrean argi urdin batzuk azaldu zirenean… Nire lagunak garrasika: gelditu gaitzatela! gelditu gaitzatela! eta nik ixilarazten. Imaginatuko duzue nolako plana, ertzainek nire lagunen irrikia eta nire kolore gorriak ikusi zituztenean, geldiarazi gintuzten. Nik banekien ez nuela edan baina zelako kakalarrie gotzone! Furgoneta barrura sartuarazi ninduten putz egiteko, nire lagunak beste bi Ertzainekin furgonetaren atean pitorreoan. Eta esaten dit ertzinak: Putz egin! ta ni jota urduri putz egin nahiean… gogorrago putz egin! ta nire lagunek: esa Nagore cómo sopla e, e! eta niri aireak urduralcoholemiaitasunagaitik ihers egite zidala… Baina zelan ez zenidan kontatu hau gotzone!!!! Kontzientziatuta egongo nintzen! Azkenean hori bai, 0,0! Ez naute berriro geldiarazi, baina hurrengoan la peto! Bueno, hau izan da nire istoritxoa,portzierto Gotzone, Non dago niretzat topatuko zenuela agindu zenidan BPP (baserridun pinudun eta Patroldun) mutila? Dagoeneko Galdakao autoeskolan karneta atera duen batekin konformatzen naiz jejeje, Muxu handi bat

Nagore

Eskerrik asko Nagore potxola! Beste ikasleok badakizue, poz pozik eta irrikaz itxaroten ditugu zuen gertaerak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Facebook IconTwitter Icon