Denok dakizuenez, Martxoak 8an Nazioarteko emakumearen eguna ospatzen da. Pixkanaka pixkanaka emakumea gizartean merezi duen tokira abiatzen doa baina tamalez, oraindik ere bide luzea falta zaio gizonezkoekin parekatzeko.
Esapide honek egitzat gutxi dauka, izan ere emakumeek trafiko istripu gutxiago dituzte. 2012. urtean Euskal herrian eman ziren istripuen %76,2 gizonek sortua izan zen, aldiz emakumeek %24,1 soilik. Gainera, istripu guzti horietatik hildakoen %88,8 gizonezkoak izan ziren emakumeen %15,17aren aldean (Iturria: Eustat). Beraz, gizonezkoek, istripu gehiago eta larriagoak izaten dituzte.
Orohar, emakumeak langileagoak eta setatsuagoak dira, eta alde teorikoan gizonezkoak apur bat gainditzen dituzte. Praktikan, desberdintasuna emakumearen adinean datza, izan ere emakumeek gizonek baino adin zaharragoetan hasten dituzte gidatzeko ikasketahorrela, adin horrekin bat datozten betebeharrak eta famili kargak beraien potentzial guztia ikasketetan sarturik egotea ekiditzen dute.
Galdakao autoeskolak bere apurra ezarri gura du generoaren mugen garaipenean, eta ildo honetan, bere ibilgailuarekin noranahi ibiltzeko gaitasunak, norbanakoari autonomía eta independentzia ematen diola ulertzen dugu. Gure eskarmentuak erakutzi digu, badela emakume asko, bere sasoian gidabaimena atera zuena, baina denbora luzez autoa gidatzearen ohitura gizonezkoengan edo beste pertsonan batengan delegatu zuenez, gidatzeari beldurra hartu diona. Hau dela eta, autoeskolan ikastaro pertsonalizatuak egiten ditugu, arazo hau pairatzen duten emakumeak trebatu eta gidatzean bere buruan konfidantza berreskuratu dezaten.
Data berezi hau ozpatzeko, Martzoak 2tik 8ra bitarteko aste horretan, emakume guztientzako gida simulazio klase bat oparituko diogu emakume orori!
Parte hartu, Animatu eta zure burua Askatu!