Gurpildun aulki elektrikoa

Gero eta gehiago ikusten dira gure kaleetan. Gaur egun mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonen kolektibotik aparte zabaldu da beraien erabilera.Eta erabilera berriek ba araudia zalantzak ekartzen dituzte.

Goizeko 12:00, larunbata, Bilboko alde zaharretik bueltatxo bat emoten nabil eta hara! dosena erdi gizon edadetu txapel da guzti gurpildun aulki elektriko moderno hauek erabiltzen kalean…. tabernetara sartu potea hartu, atera, altxatu, erosketaren bat egin….burura datorkidan lehenego gauza: ze ederto! horrela edadekoek autonomia irabazten dute!! baina hortik hogei minututara horrelako gidari batek ia ia zapaldu egiten nau…orduan bestelako hausnarketetan hasten da nire burua. Hau ondo ote dago?

Araudiari begiratzen badiogu ezindua den pertsona bat horrelako tramankulu baten gainean doanean “OINEZKO” onartzen dela ikusten dugu, eta oinezkoentzako guneak erabiltzeko eskubidea duela ere bai. Baina erabiltzailea ezindua ez denean orduan “GIDARI”en kategorian sartzen da. araudiaren arabera, oinezkoentzako espazioak erabilgarriak ez direnean edo ez daudenean artzena erabili ahalko dute, eta bai hiri barruan zein kanpoak eskuineko erraila erabili. Trafiko ikurrak errespetatu behar dituzte eta ezin dira autobia edo auto-pistetarik ibili.Trafiko istripuren batean inplikaturik suertatu ezkero alkoholemia kontrola egin beharra daukate.

¿zer deritzozue beharra ez izanda ibilgailu mota hauen erabilerari? Zer oinezko izanda espazioa erabiltzaile berri hauekin partekatzeari?

silla electrica

http://en.wikipedia.org/wiki/Motorized_wheelchair tik harturiko irudia

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Facebook IconTwitter Icon