Farmakoak eta gidatzea

medicinas

Orohar denok hartzen dugu sarritan medikazioren bat bai medikuak esanda zein guk gure burua automedikazten dugulako. Baina askotan ez gara farmako horiek gidatzerakoan eduki dezaketen eraginaz jabetzen.

Oinarrizko puntuak:

Trafiko istripuen %5a medikamentuen kontsumoarekin erlazionaturik dago.
Gure herrialdean existitzen diren medikamentuen %25ak gidatzerakoan eragina izan dezakete.
Espainian gidarien %30ak tratamentu farmakologikoren bat jarraitzen du.
Poblazioaren %25-30ª automedikatu egiten da.

Ohiko erabilerako medikamentuak:

  • Eztularen kontrako jarabeak: kodeina edo dextrometorfanodunak (Toseina ©, Iniston ©, Bisoltus ©…) logurea, konfusioa edo asaldapena sor dezakete.
  • Katarroen sintomen kontrako medikazioa:Klorfenamina , difenhidramina edo kodeina izaten dute bere osagaien hartean (Frenadol©, Bisolgrip©, Propalgina©…) logurea sor dezakete.
  • Goragale eta botakaren aurkako farmakoak : Metoklopramida (Primperan ©…), logurea, nekea eta sedazioa sor dezakete.
  • Alergien kontrako antihistaminikoak: Ebastina, Cetirizina… (Ebastellogurea sor dezakete.
  • Migrañaren kontrako farmakoak: Sumatriptan, Rizatriptan (Imigran©, Maxalt©) zorabioak eta logurea sor dezakete.
  • Begietako kolirioak: ikusmen gaitasuna tenporalki nahasi dezakete.

 

Ikusi duzuenez, sarritan eta ez kaltegarritzat hartzen ditugun medikazio askok, gidatzerakoan eragin larriak izan eta istripuak sortarazi ditzekete , beraz ezer hartu orduko, suposatzen duen arriskuaz jabetu, izan ere, bide segurantza guztion kontua bait da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Facebook IconTwitter Icon