Bloga

Nire Ikasletxuen Istorioak

Gaur sekzio berri bat hasiko dugu, ikasle ohien esperientziak partekatzeko pentsatua. Patxadaz hasteko atal hau, ikasle ohi bateri eskatu diogu lehenengo posta idazteko. Zuk ere zure bizipenak argitaratu nahi baldin badituzu, bidaliguzu (argazkiarekin ahal bada) eta guk publikatuko eta itzuliko dizugu.

Aupa Danori! Gotzonek hortik harrapatu nau eta bere ikasleen lehenengo Post-a idazteko engainatu nau, klaro, hainbeste Pitxirrintxu entzunda nork ezetz esan horri! Hortaz badoa… Ia ez didazuen zentzura handiegirik egite e! Gogoratzen dut karneta atera eta hilabetera edo, nire aitaren kotxean bi lagunekin Igorreko festetara joan nintzela. Egia da oraindik enbragea ondo menperatzen ez nuela eta apur bat akojonatua nihoala errepidetik… Oroitzen naiz kotxeko martxekin aturuilatuta nengoela eta Usansolorantza joan beharrean, Erletxeserantz aabiatu ginela… Zornotzara heltzera geundela konturatu ginen Igorreko bidea ez zela hortik… Bueno, gauza da azkenean Igorrera heltzea lortu genuela eta berton egon ginen, txosnetan, lagunak zurito bat hemendik, kalimotxo bat hortik.., bian Gotzone, ni formal formal e! Goizaldeko hirurak izango ziren azkenean erdi mozkorturik zeuden zoro hauek kotxean sartzea lortu nituenean. Bagindoazen kotxean, nire lagunak Gatibu topera abesten eta ni barregura edo atake epileptiko baten artean dudatan. Hala gindoazen non aurrean argi urdin batzuk azaldu zirenean… Nire lagunak garrasika: gelditu gaitzatela! gelditu gaitzatela! eta nik ixilarazten. Imaginatuko duzue nolako plana, ertzainek nire lagunen irrikia eta nire kolore gorriak ikusi zituztenean, geldiarazi gintuzten. Nik banekien ez nuela edan baina zelako kakalarrie gotzone! Furgoneta barrura sartuarazi ninduten putz egiteko, nire lagunak beste bi Ertzainekin furgonetaren atean pitorreoan. Eta esaten dit ertzinak: Putz egin! ta ni jota urduri putz egin nahiean… gogorrago putz egin! ta nire lagunek: esa Nagore cómo sopla e, e! eta niri aireak urduralcoholemiaitasunagaitik ihers egite zidala… Baina zelan ez zenidan kontatu hau gotzone!!!! Kontzientziatuta egongo nintzen! Azkenean hori bai, 0,0! Ez naute berriro geldiarazi, baina hurrengoan la peto! Bueno, hau izan da nire istoritxoa,portzierto Gotzone, Non dago niretzat topatuko zenuela agindu zenidan BPP (baserridun pinudun eta Patroldun) mutila? Dagoeneko Galdakao autoeskolan karneta atera duen batekin konformatzen naiz jejeje, Muxu handi bat

Nagore

Eskerrik asko Nagore potxola! Beste ikasleok badakizue, poz pozik eta irrikaz itxaroten ditugu zuen gertaerak

Farmakoak eta gidatzea

medicinas

Orohar denok hartzen dugu sarritan medikazioren bat bai medikuak esanda zein guk gure burua automedikazten dugulako. Baina askotan ez gara farmako horiek gidatzerakoan eduki dezaketen eraginaz jabetzen.

Oinarrizko puntuak:

Trafiko istripuen %5a medikamentuen kontsumoarekin erlazionaturik dago.
Gure herrialdean existitzen diren medikamentuen %25ak gidatzerakoan eragina izan dezakete.
Espainian gidarien %30ak tratamentu farmakologikoren bat jarraitzen du.
Poblazioaren %25-30ª automedikatu egiten da.

Ohiko erabilerako medikamentuak:

  • Eztularen kontrako jarabeak: kodeina edo dextrometorfanodunak (Toseina ©, Iniston ©, Bisoltus ©…) logurea, konfusioa edo asaldapena sor dezakete.
  • Katarroen sintomen kontrako medikazioa:Klorfenamina , difenhidramina edo kodeina izaten dute bere osagaien hartean (Frenadol©, Bisolgrip©, Propalgina©…) logurea sor dezakete.
  • Goragale eta botakaren aurkako farmakoak : Metoklopramida (Primperan ©…), logurea, nekea eta sedazioa sor dezakete.
  • Alergien kontrako antihistaminikoak: Ebastina, Cetirizina… (Ebastellogurea sor dezakete.
  • Migrañaren kontrako farmakoak: Sumatriptan, Rizatriptan (Imigran©, Maxalt©) zorabioak eta logurea sor dezakete.
  • Begietako kolirioak: ikusmen gaitasuna tenporalki nahasi dezakete.

 

Ikusi duzuenez, sarritan eta ez kaltegarritzat hartzen ditugun medikazio askok, gidatzerakoan eragin larriak izan eta istripuak sortarazi ditzekete , beraz ezer hartu orduko, suposatzen duen arriskuaz jabetu, izan ere, bide segurantza guztion kontua bait da.

emakumearen astea

andreakIII

Martxoak 8 Emakumearen eguna

Día internacional de la mujer

Denok dakizuenez, Martxoak 8an Nazioarteko emakumearen eguna ospatzen da. Pixkanaka pixkanaka emakumea gizartean merezi duen tokira abiatzen doa baina tamalez, oraindik ere bide luzea falta zaio gizonezkoekin parekatzeko.

Emakumea eta kotxea, segurua kalamidadea?

Esapide honek egitzat gutxi dauka, izan ere emakumeek trafiko istripu gutxiago dituzte. 2012. urtean Euskal herrian eman ziren istripuen %76,2 gizonek sortua izan zen, aldiz emakumeek %24,1 soilik. Gainera, istripu guzti horietatik hildakoen %88,8 gizonezkoak izan ziren emakumeen %15,17aren aldean (Iturria: Eustat). Beraz, gizonezkoek, istripu gehiago eta larriagoak izaten dituzte.

Emakumeei gida baimena ateratzea gehiago kosta egiten zaie?

Orohar, emakumeak langileagoak eta setatsuagoak dira, eta alde teorikoan gizonezkoak apur bat gainditzen dituzte. Praktikan, desberdintasuna emakumearen adinean datza, izan ere emakumeek gizonek baino adin zaharragoetan hasten dituzte gidatzeko ikasketahorrela,  adin horrekin bat datozten betebeharrak eta famili kargak beraien potentzial guztia ikasketetan sarturik egotea ekiditzen dute.

emakume

Nazioarteko Emakumearen Eguna

 

Galdakao autoeskolak bere apurra ezarri gura du generoaren mugen garaipenean, eta ildo honetan,  bere ibilgailuarekin noranahi ibiltzeko gaitasunak, norbanakoari autonomía eta independentzia ematen diola ulertzen dugu. Gure eskarmentuak erakutzi digu, badela emakume asko, bere sasoian gidabaimena atera zuena, baina denbora luzez autoa gidatzearen ohitura gizonezkoengan edo beste pertsonan batengan delegatu zuenez, gidatzeari beldurra hartu diona. Hau dela eta, autoeskolan ikastaro pertsonalizatuak egiten ditugu, arazo hau pairatzen duten emakumeak trebatu eta gidatzean bere buruan konfidantza berreskuratu dezaten.

Data berezi hau ozpatzeko, Martzoak 2tik 8ra bitarteko aste horretan, emakume guztientzako gida simulazio klase bat oparituko diogu emakume orori!

Parte hartu, Animatu eta zure burua Askatu!

seguru gidatzeko ikataroa

https://www.youtube.com/watch?v=AafRNsc_G6w

kotxean txikitxuekin

Aste Santua badator eta kotxean umeekin bidaiatzeko aholku batzuk dakarguz hemen.


Oso estresantea da, gidatzerakoan umeak negarrez edo eztabaidan hastea, eta egoera estresagarriek sarritan arriskua ekartzen dute, umeak normalean ordu bete baino luzeagoko bidaietan aspertu egiten dira eta hortik etortzen dira beraiekin bidaiatzerakoan arazorik handienak.seguruago eta erosoago bidaiatzeko irakurri gure aholkuok:

1) Bidaia aurretiaz planteatu, ahalik eta ondoen. Bide aukera bat baino gehiago pentsatuta eduki, batez kale egin ezkero alternatibak eskura eukiteko. Bidaia aurretiaz pentsatzen baduzu gainera bidaia abentura baten moduan ezagutzera eman dezakezu , ipuin baten moduan, pasatzen zareten tokien inguruko istorioak kontatuaz, kotxean ibiltzea gustuko izatea lortuko duzu.

2)Gainera jolas bezala planteatzerakoan arauak sartu ditzakezu eta arau horien bitartez bidaia seguruagoa bilakatuz) eraman kotxea garbi, usain gozoarekin, tenperatura egokian eta kotxe barruan dena era egokian helduta. Jarri iezaiezu gustatzen ziaen musika, al baduzu eraman ipuin libururen bat, eta denbora pasatzeko sistemaren bat digitala edo analogikoa (koloreetako arkatzak eta libuzka bat nahikoa izna daitezke)

3) entretenitzeko estrategiak: milaka dituzu, gidoia bat prestatu dezakezu bidai bakoitzean era ezberdinean egiteko,  ikusi makusi klasikotik hasi eta errepidea irakurtzera bultzatzen duten ekimenetara, eskatu umeei gidatzen lagundu diezazuten errepidea irakurriaz. errepidean txarto jarrita dauden ikurrak deskubritu, zubi bat pasatzerakoan makurtzea eskatu, edo prestatu eurek parte hartu eta osatu alko duten historiaren bat. joku sinbolikoa erabili dezakezu: suhiltzaileak zaretela imaginatu, edo mezu garrantzitsu bat entregatu behar duzuela ameztu.

4) atzedenaldiak sakratuak dira, bidaiak iraungo duen tartea aurretiaz asimilatzen baduzue, hasi orduko bidaiak

5) ordu iraungo duela erabaki baduzue inor ere ez da agobiatuko denbora zenbat iznago dne galdezka eta giraiak ez du korrika ibiltzeko tentaziorik izango, bide hertzean dauden loreak begiratzeko geldi aldi bat egingo dugu pozi, edo kafetxo bat hartuko duigu ilusioz.5) eraman bide segurantzarekin bateragarriak diren elementuak jostailuak eta jolasak.6) eraman bidaiarako egokiak diren jakiak eta edariak.

 

 

viajar niños

nola birziklatu auto bat

bideoa erderaz dago, baie oso ondo azaltzen dau nola birziklatzen diren kotxekoa atalak.

Facebook IconTwitter Icon